Betiko zaporea
 

Metodo tradizionalekin lorturiko lehengai onenekin eta esku trebeenen eta teknologia modernoen uztartze ezin hobearekin baino ez da posible goi-kalitateko antxoa-xerrak eskaintzea. Askatu zure irudimena eta gozatu produktu gozo eta osasuntsu honek eskaintzen dizkizun sukaldaritzako aukera ugari-ugariez..

Sakatu argazkien gainean
irudia handitzeko

Gure etxea
 
Conservas La Mutrikuarra enpresa Mutrikuko herrian kokatuta dago (Gipuzkoa - Espainia), Kantauri itsasoko kostaldean dagoen arrantzale-herria da, tradizioz Kantauriko Antxoa ospetsuaren eta Hegaluzearen arrantzan aritzen dena.

Merkatuan hamar urte eman ondoren, sektorean sendo erroturiko enpresa gara eta gure lan-ahalmen handia abalatzen duen nazioko eta nazioarteko mailako ezarpena dugu. Horrela, kate edo azalera handiak zein handizkari eta banatzaileak ditugu gure bezeroen artean.
 

Seriotasun eta zorroztasunez zaintzen ditugu gure bezeroen eskakizunak entregatzeko epeei, kontrolaturiko tenperaturako garraioari eta abarri dagokionez, betiere bezeroaren gogobetetzea bilatuz.
Kontserba-tradizioaren kalitatea eguneratuta
 
Eskulangintzako tekniken kalitateak eta makinetan eta instalazio modernoetan eginiko inbertsio sendoak ahalbidetu dute gaur egun ere, beti bezala, La Mutrikuarra etxeak zure esku jartzea itsasoko produkturik onenak, zuk egunero goza ditzazun.
 
Gure gainditzeko eginahal etengabeak, gure produktu guztien kalitatea eta gure bezeroen gogobetetzea bermatzeko eginahalak, buruan jarri gaitu, antxoa-xerren eta gatzetako antxoen erdikontserbaren sektoreko lider, hain zuzen ere.

Perfekziora iristea da gure eguneroko helburua, eta horretarako Puntu Kritikoen Autokontroleko sistema eraginkor bat ezarri dugu (PKA), gure fabrikazio-prozesu guztien higiene- eta osasun-baldintzak eta gure produktu fabrikatu guztien trazabilitatea bermatzen duena. Horretaz gain, 2001. urtean gure Kalitate Kudeaketako Nazioarteko Sistemaren Onespen Ziurtagiria lortu dugu UNE EN ISO 9002:94 arauaren arabera, BVQI enpresa ospetsuak emandakoa.
 
La Mutrikuarra etxea Ontzien eta Bilgarrien Kudeaketako Sistema Integralari atxikita dago (KSI). PUNTU BERDEko zeinuarekin, gogotsu ari gara lanean gure ontzi eta bilgarri guztien berrerabiltze eta birziklatzean, Ontzien eta Ontzien Hondakinen 11/97 legea betez.

Aukeratu kalitatea eta produktu gozoenak zure mahaian itsasoaren zapore guztiaz gozatu ahal izateko.